The Bonnie Blue Flag

The Bonnie Blue Flag
Harry McCarthy (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)Harry McCarthy (en) Itzuli
Argitaratze-data1861
IzenburuaThe Bonnie Blue Flag
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Irish Jaunting Car (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaHarry McCarthy (en) Itzuli
The Bonnie Blue Flag abestiaren partituraren azala.

The Bonnie Blue Flag (euskaraz Bandera Urdin Ederra), baita We Are a Band of Brothers (Anai Talde Bat Gara) ere deitua, AEBetako Gerra Zibilean (1861-1865) zehar Konfederazioaren Armadak martxa militar gisa erabilitako abesti bat da. AEBetara emigratutako Harry McCarthy irlandar musikariak konposatu zuen, aurrez bazegoen The Irish Jaunting Car (Irlandar Ibilaldi Gurdia) doinua oinarritzat hartuz, izan ere, bonnie hitza Eskozia eta Ipar Irlandan maiz eskozieraz, Ulsterko eskozieraz nahiz ingelesez herri hizkeran erabiltzen den hitza da, eta McCarthy bera jaiotzez Ipar Irlandakoa zen.

Abestiak Bonnie Blue Flag ezizenez ezagutzen zen Konfederazioaren lehenbiziko bandera ez ofizialari aipamen egiten dio, ondo urdineko izar zuri bakarreko bandera.

Estreinatu eta berehala sekulako arrakasta izan eta Konfederazioaren ereserkia ez ofizialetako bat izan zen, soldadu konfederatuek oso estimatua eta gerran maiz erabilia, I Wish I Was in Dixie beste ereserkia konfederatu ez ofizial ospetsuari lehia bizia eginez.

Harry McCarthyk Hegoaldea laga eta Iparraldeko Filadelfia hirian bizitzen jarri zenean abestiak lekualdatze hura gaizki ikusi zuten konfederatuen artean estima apur bat galdu zuen, halere, gaur egun ere, Hegoaldean ospe handia izaten jarraitzen du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search